Arte español contemporáneo

Redes de arte

Observatorio de noticias de arte contemporáneo en blogs nacionales e internacionales.

< En Portada


Redes de arte es un observatorio global de noticias de arte contemporáneo, centrado en blogs nacionales e internacionales de temática artística. Arte10 selecciona regularmente los mejores blogs, para acercarlos al público en formato de feed.


En español Internacional (en inglés) Blogs de Arte10 Ver Todos Incluye tu blog Canales activos  
  ¡Cada dos semanas comentamos en Fluido Rosa de RNE3 las novedades de Redes de arte!
  Redes de arte también tiene su versión offline: Encuentro sobre arte en la red

audiolab

  • Permalink for 'DISKOAREN ALDE (long play)'

    DISKOAREN ALDE (long play)

    Posted: 31-May-2012, 10:23am EDT by Xabier Erkizia

    long_play_by_lar_dog

    BERRIA egunkariak 2012ko maiatzaren 24ean BI AHOTSETARA iritzi sailean argitaratu bezala:

    Diskoaren alde egiten jarraitu nahi dut. Ez da gutxiagorako. Gure kontakizunak daude jokoan.
    Lagin gero eta erakargarriago baina (batzuetan) azalekoen bidez banatzen eta osatzen den kulturak kontakizuna bera eta honen denborak eta pausoak galtzeko arriskua baitu. Ez dut alarmista jarri nahi eta ez dut lehenaldian iltzatuta geratu denaren tokia hartuko. Baina diskoari buruz pentsatzen jarriz gero, arrapaladan datozen ideiei kateatuta eustea zaila egiten zait. Zaila eta desatsegina. Bat-batean, Ikeako katalogotik platera erosi eta denda osoa erosi balu bezain satisfetxo sentitzen dena errekonozitzen dut nigan. Noiz edo noiz, kantu bakar bat (baita lelo bat ere) entzun eta disko osoa edo artista baten lan guztia ezagutu duenaren ustearekin nire jakin-mina ase dudala onartu izan diot neure buruari. Diskoak, musikarengatik erosi beharrean, errepresentatzen dutenarengatik erosi izan ditut. Baliteke hala behar izatea ere. Alegia, jarrera hori ez izatea soilik utzikeriaren ondorio edo denbora faltaren aitzakia. Produktuen ordez, sinboloak saltzen dizkigute gero eta sarriago. Ekoizpena merkeagoa da, azkarrago zabaltzen da eta iraunkorragoa da.

    Ez dakit letra komun gehiegi dituztelako izan ote litekeen, baina azkartasuna eta arinkeria erraz xamar nahasten ditugula iruditzen zait. Gure jakintza pilaketa klik-en abiaduraren arabera osatzen den heinean, gure arreta zuzentzeko edo nonahi ezartzeko gaitasuna ere horren araberakoa bihurtzen dugu. Filmak telesail bilakatu ditugu, telebista anuntzio mantra, diskoak bideoklip (single), bidaiak argazki, eta bizi-esperientziak aisialdirako katalogo. Eta tartean gure kontakizunak ?alegia, gure entzuteko moduak, gogoratzeko moduak? airean uzten ari gara. Diskoak bezala. Iraupen luzeko musika kontakizunak bezala.

    Zorte pixka batekin, sarearekin jaio, bizi eta sarearen bidez ezagutuko dutenek gogoraraziko dizkigute egindako akatsak. Eta, beharbada, laster, sarearekin eta abiadurarekin dugun harremana irrigarritzat joko dugu. Horrela, gutxienez, zeinen inuzenteak ginen kontatu ahal izango dugu. Orain arte bezalatsu.

    Xabier Erkizia

  • Permalink for 'HECTOR REY, MIGUEL A. GARCIA @ bcn'

    HECTOR REY, MIGUEL A. GARCIA @ bcn

    Posted: 31-May-2012, 11:57am EDT by Xabier Erkizia

    Encuentro de improvisación sonora ‘Bestiario’
    1 y 2 de junio / Centre Cívic Can Felipa, Barcelona.
    Sesiones de trabajo abiertas al público (11-14, 16-19 h.) y concierto (21 h.) ambos días.

    Alfredo Costa Monteiro, Lali Barrière, Ruth Barberán, Wade Matthews, Miguel Ángel García, Juan Matos Capote, Óscar Martín, Héctor Rey, José Luis Espejo, Olga Ábalos, Chema Chacón, etc.

    [improbestiario.blogspot.com.es]

    3 de junio:
    · Miguel Á. García & Héctor Rey @ Radio Bronka, Barcelona.
    · Miguel Á. García, Héctor Rey & Carlos Valverde @ C/ Pou de la Figuera 16, Barcelona. 20:00 h., 3 ?.




Otros canales
rss   twitter   facebook   youtube






 portal:   Aviso Legal | Información | Enviar a un amigo | Enlazar con Arte10 | Publicidad en Arte10.com | Contacto | Widgets y RSS |  

Arte10.com (portal) - Arte10.org ((art) red social) - Cuaderno10.com (portal de literatura) - by Portfolio Multimedia

Arte10.com es una marca registrada con referencia: M2303078
ISSN 1988-7744. Título clave: Monográficos de Arte 10. Tít. abreviado: Monogr. Arte 10.

    |  © 1999-2013 ARTE10.COM