Arte español contemporáneo

Redes de arte

Observatorio de noticias de arte contemporáneo en blogs nacionales e internacionales.

< En Portada


Redes de arte es un observatorio global de noticias de arte contemporáneo, centrado en blogs nacionales e internacionales de temática artística. Arte10 selecciona regularmente los mejores blogs, para acercarlos al público en formato de feed.


En español Internacional (en inglés) Blogs de Arte10 Ver Todos Incluye tu blog Canales activos  
  ¡Cada dos semanas comentamos en Fluido Rosa de RNE3 las novedades de Redes de arte!
  Redes de arte también tiene su versión offline: Encuentro sobre arte en la red

audiolab

  • Permalink for 'ENTZUTEN GAITUENAK'

    ENTZUTEN GAITUENAK

    Posted: 26-June-2012, 12:52pm EDT by Xabier Erkizia

    BERRIA egunkariak 2012ko ekainaren 22an BI AHOTSETARA iritzi sailean argitaratu bezala:

    Disko berria jaso dut postontzian. Fields have ears (Another Timbre, 2011) du izena. Zelaiek ere belarriak dituzte. Michael Pisaro da egilea, eta izenburua bezain ederra du musika. Entzun bitartean pentsatuz gozatzeko eta gozatuz pentsatzeko beta ematen duten lan bikain horietakoa da. Beharbada, horregatik, ezin izan dio eutsi ez musikak, ez horren ondorioz gelako zoko guztiei darien lasaitasunak, ideien eta pentsamenduen erauntsiari. Eta musikak bultzatuta edo, nork nor entzuten duen pentsatzen hasi naiz. Musika entzuten dugun bitartean nork entzuten gaituen. XX. mende hasieran Luigi Russolo italiarrak Il arte dei rumori edo Zaraten artea manifestu ezaguna idatzi zuen gure ?bere? entzumena etorkizuna aditzen jartzeko ariketa eginez. Konposatzaile futuristaren proposamenak gonbidapen zabal bezain arriskutsua bota zigun: entzun ditzagun hiriak eta bere zaratak. Entzun dezagun hiriak kontatzen digun hori eta topa dezagun zarata horien guztien artean gure belarrientzako musika. Entzun dezagun tren, motor, sirena eta bertzelako makinek ?eta guk haiekin batera? sortutako etorkizuneko musika berria. Bertze garai batzuk ziren. Makina pisutsuen soinuetan, frekuentzia eta bibrazioez gain, mezu konplexuagoak entzuten genituen garaiak. Pisarok bukatu eta oraindik Russoloren harian kateatuta, momentu batez hiria entzuten jarri naiz. Ez dut topatu futuristaren belarriak piztu zituen berritasun haren arrastorik. Are gehiago, kontrako sentsazioa dut. Irudipen arraroa. Hiria entzuten nahi adina indar jarrita ere, berak entzuten nauela iruditzen zait nik bera baino. Inguratzen gaituzten soinu horiek guztiak ez dira jada XX. mende hasieran bezain kitzikagarriak, ezta berriak ere. Hiriak gure plazerera moldatu du bere kantua. Gure arreta etengabe erakartzeko, bip, plimp, eta bertze soinu elektroniko sofistikatuen bidez moldatu du bere ahotsa.

    Eta orain, ez dakit Pisaroren ariketa poetikoak balio duen edo ez. Ez dakit landa zelaiek entzuten ba ote dakiten. Hiriek, aldiz, bai.

    XABIER ERKIZIA




Otros canales
rss   twitter   facebook   youtube






 portal:   Aviso Legal | Información | Enviar a un amigo | Enlazar con Arte10 | Publicidad en Arte10.com | Contacto | Widgets y RSS |  

Arte10.com (portal) - Arte10.org ((art) red social) - Cuaderno10.com (portal de literatura) - by Portfolio Multimedia

Arte10.com es una marca registrada con referencia: M2303078
ISSN 1988-7744. Título clave: Monográficos de Arte 10. Tít. abreviado: Monogr. Arte 10.

    |  © 1999-2013 ARTE10.COM